Zerbitzuak

Tierra Estella Epic Tracks

Banner streaming
Icono participantes
Logo tracks Tierra Estella Epic

Lizarraldea Epic Tracks gure probak burutzen diren Nafarroako Tierra Estella/Lizarraldea eskualdeko bidexka eta bideak ezagutzera emateko helburuarekin sortu zen.

Tierra Estella / Lizarraldean MTB eta gravel egiteko bidexka eta bide oso aproposak daude; hori dela eta, pixkanaka-pixkanaka gure probek duten zapore berezi bera duten ibilbideak eskaintzen joango gara.

Proba guztiak GPS bidezko jarraipen bidez burutu beharko dira; eta horretrako, ibilbide bakoitzaren tracks-ak gure Wikiloc eta Strava kontuetan aurkituko dituzue.

Logo tracks Tierra Estella Epic

MTB ibilbideak

Lizarraldea Epic MTB-k, urtero, 30 bidexka edo singletracks inguru osatzen dituen arren, gure ingurua horrelakoz beteta dago. Hainbat ibilbide proposatzen dizkizuegu ezagutzen dituzuen hainbat bidexka eta beste hainbat berri konbinatzen dituztenak.

Logo tracks Tierra Estella Epic

Gravel ibilbideak

Nekazaritza bideek, bigarren mailako errepide txikiek eta betoi-bideek gure lurraldea zeharkatzen dute iparraldetik hegoaldera, eta ekialdetik mendebaldera.

Ibilbideetan, agian gure probetan sekula egongo ez diren inguruak aurkituko dituzue; baina benetan merezi duten inguruak dira.

Gure ibilbideak kontsultatu eta tracks-ak hemen deskargatu.

Logo wikiloc
Logo strava
Logo komoot

Ardura

Lizarraldea MTB, Lizarraldea Epic probak antolatu eta Lizarraldea Epic Tracks-ak sustatzen dituen Club gisa, ez da ibilbideen erabilera desegokiaren ondorioz izandako edo eragindako istripu eta kalteen arduradun izango. Nork bere mugak ezagutu behar ditu eta bere erabakiak horren arabera hartu. Ibilbide guztiak ibilgailu, animali eta pertsonei irekiak daude.

Lizarraldea MTB-k egiaztatutako ibilbideak eskaintzen dituen arren, ezin du ziurtatu etengabe hauek bizikletan ibiltzeko baldintza egokietan ote dauden. Horregatik, gomendagarria da hauen egoeraren berri izatea, horiek burutu aurretik.

Lizarraldea MTB-k ibilbidea egin aurretik zentzu komuna erabiltzea gomendatzen du; jabego pribatuak, azienden ateak, hiriguneetan abiadura jaistea, oinezkoei bidea uztea eta zelaian hondakinik ez uztea. Horrela baino ezingo dugu naturaz gozatzen jarraitu.