Tierra Estella Epic parte-hartzaile bakoitzaren memorian markatuta geratuko den maratoia izango da. Zorrotza izango da, baina ez kezkatu % 100ean egoteko entrenatu ez baduzu; izan ere, kontrol-itxiera nahiko zabala jarri dugu, 10,5 km/h-ko batez besteko abiadurarekin, eta horrek proba 8 ordu eta 130 minutu pasatxoan amaitzea ahalbidetuko dizu.
Gure aholkua da oso ondo dosifikatu behar dituzula indarrak eta ez utzi zure burua engainatzen ibilbidearen kilometroengatik. Zatirik gogorrena erdialdea da, baina kilometroen pilaketak azken aldapak harrotuko ditu.