Faq

Banner tracks Tierra Estella Epic

Intereseko
erantzunak

Ziurrenik gure proban parte-hartzeko unean, zalantza ugari sortzen zaizkizu. Agian hondoren ikusiko dituzun hauetako galdera eta erantzun batzuk, lagungarriak izan ahal zaizkizu, zalantza horiek strong>argitzeko.

Tierra Estella Epic, parte-hartzaile bakoitzaren oroitzapenetan geratuko den maratoia izango da. Proba zorrotza izango da, baina ez kezkatu %100ean egoteko trebatu ez bazara, kontrol itxiera nahiko zabala jarri baitugu, 9,5km/h-ko bataz besteko gutxieneko abiadura, hain zuzen ere, 9 ordu eta 15 minututan, proba amaitzeko aukera emango dizuna.

Gure aholkua indarrak oso ondo kudeatzea da, nahiz eta ibilbidearen kilometroak gutxi direla iruditu. Zatirik zailena erdialdeko alderdia da, baina kilometro pilaketak, azkenengo aldapak gogorrenak izatea egin dezakete.
Ahalegin guztiak egin ditugu, zinezko mountain bike maratoia izateko. Praktikan, ibilbidean ia denetarik egongo da: Pista eta basa-bide igoerak, single tracks eta beheranzko ibilbide txikiak. Zure maila fisiko eta teknikoa altua bada, ibilbidea %95ean bizikletaz ibiltzeko modukoa izango da, baina parte-hartzaile bakoitzak, maila tekniko desberdin bat du eta norbera izan behar da, bere mugak ezartzen dituena.

Erreza dela iruditzen bazaizu, bizikletan jaitsi; ordea, ziur ez bazaude, hobe da oinez ibiltzea, ibilbidea oso luzea bait da. Garrantzitsuena, erronka hau amaitu izanaren poztasunarekin etxera bueltatzea da.
Eremu zehatz batzuetan, lokatzak oratu zaitzake, gune hauetarako gure gomendioa, bizikletatik jaistea eta ibiltzen joatea da. Modu horretan, bizikletaren mekanika ziurtatuko duzue.

Eremu hauek ibilbidean zehar sakabanatuta daude eta ez dira oso luzeak, beraz salbuespeneko baldintza meteorologikorik izan ezik, ibilbidea bizikletaz ibiltzeko aproposa da baita egun euritsuetan ere.
Lurrak askotariko elementuak ditu, igarotzen duzun eremu bakoitzaren arabera. Horregatik, karkasa gogorra duen mota mistoko gurpil-azala gomendagarriena da (tubeless motakoa) eta edozein lasterketara joan haurretik, gurpil-azalak zulaketaren aurkako likidoarekin bete dituzula egiaztatzea gomendatzen dugu ere.
Ibilbidea ez da nabarmentzen igoera altuegiak izateagatik, aitzitik laburrak eta malda handikoak dira, bai mendi-bide, bai bideetan. Galdera zaila da, batez ere, orain plater-bakarra ordenan dagoela. Guztia, parte-hartzaile bakoitzaren sasoiaren araberakoa da.

Kate-bakarreko eta 42 hortz baino handiagoa de pinoi bateko taldean, gomendagarriena da 32-ko platerra erabiltzea, igoeren pilaketa eta kilometroak, ondorioak izan dezaketelako.

Plater bikoitz eta hirukoitzean, ez duzu arazorik izango, garapeneko aukera, oso zabala delako.
Zaila da iragartzea! Serie historikoa aztertzen badugu, batez besteko tenperatura maximoa, 17,5 ºC-koa dela eta gutxienekoa 9,1 ºC-koa dela ikusiko dugu. Datu hauek, maiatzeko tenperaturaren antzekoak dira. Prezipitazioei dagokionez, 58,5 mm da, serie historikoen batez bestekoa. Datu hori, apirileko hilabetearen antzekoa da. Hortaz, datu horiekin ziurtatu dezakegu, proban zehar espero dezakegun eguraldia apirileko eta maiatzeko hilabeteetan aurki dezakeguna dela, beraz, nahiz eta urrian eguraldi txarra dagoela dirudien arren, ezer ez dago errealitatetik urrunago.
Partaide bakoitzak ezarri nahi duen denboraren eta erritmoaren araberakoa da. Eguraldi ona egiten badu eta zure erritmoa apartekoa bada, zalantzarik gabe culotte eta maillot motzak gehienez, mahuka-erdi batzuk lehen ordurako. Inguruneaz gozatzeko, zure erritmoa lasaiagoa izango bada, arropa gehiago jarri, baina gehiegi ezta ere, pentsa ezazu apirilean eta maiatzean erabiltzen duzuna, hemen erabil dezakezuna izango dela.

Gogorarazten dizuegu, proban ez dela 800 m-tik gora igotzen, beraz, ez dago toki altuegirik non araneko gunearekin konparatuta tenperatura kontraste handirik dagoen. Ezta ere, oso jaitsiera luzerik, hoztuta gelditzeko modukoak.
Ibilbidean zehar zuzkidurak egongo dira toki ezberdinetan; hala ere, barra energetiko edo gel bat patrikan eramatea gomendatzen dizuegu. Nutrizio ekarpen ezin hobea izan daiteke, proban zehar, zuzkiduren artean, larrialdi bat pasatzen baduzu.
SAKELEKO TELEFONOA. Bike marathon proba da, beraz, telefonoa eramatea guztiz gomendagarria da. Mendi erdian istripurik izanez gero, zure irtenbidea izango da edota beste parte-hartzaile bat zaurituta badago ere eta ezin badu bere telefonoa erabili. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzaren dortsalean telefono zenbakia inprimatuko dugu eta estaldurarik izan ezean 112 zenbakira deitu dezakezue.

ORDEZKO KAMERAK. Ederra da proba batera joatea eta hura amaitu ahal izatea. Ez dago soberan, beste ordezko kamera bat eramatea edota bi, hoietariko bati estaldura urratuz gero beste bat izateko.

GPS. Toki guztietatik markatutako proba izan arren, ez legoke gaizki GPS gailu bat eramatea, probaren track-ak jarraitu ahal izateko. Aurreko egunean ibilbide osoa berrikusiko dugun arren, ezin dugu bermatu %100ean aurreko gauean gamberro batzuek zeinu batzuk kendu edo aldatu izan.

ESKUKO ERREMINTA. Argazki kamerarekin esan bezala, ez dago soberan, erreminta anitz bat eramatea, edozein arazo konpondu ahal izateko, denbora gehiegi ez galtzeko eta proba bertan behera usteko arrazoian ez bilakatzeko.

HIDRATAZIO MOTXILA . Uda erdian ospatzen ez den proba izan arren eta zuzkidura ugari gertu izan arren, hidratazio motxila bat gainean eramatea pena merezi du, ur erreserba gehiago izateko.
Ibilbidea jarrai dezakezu baina zure ardurapean, une horretatik aurrera kontratatutako aseguruak ez dira eraginkorrak izango eta ezin dugu bermatu, helmuga aurretik antolatutako zuzkidurak bertan egongo diren oraindik. Helmugako gainerako zerbitzuak ere, ezin ditugu bermatu (bizikleta garbiketa, janaria eta masajeak) dutxen zerbitzua izan ezik.
Aiegin horretarako adierazitako guneak egongo dira, errespetatu seinaleak eta borondatezko-langileen aholkuak, dena errazagoa izan dadin.
Iraupen erdiko eta ibilbide laburreko proban izena eman baduzu, ezin izango duzu Bike marathon edo ibilbide luzeko proba hasi, ibilbide honen kutxa irteeraren sarreran, sarbidea kontrolatzen duten, antolakuntzako langileak egongo dira. Gainera, dortsalen kolorea desberdina izango dela gogorarazten dizuegu, beraz, kontrola errazagoa izango da.

Bike Marathon proban izena eman baduzue, ezinbesteko kasuetan izan ezik, izena eman zenuten ibilbidea egiten saiatzea eskatzen dizuegu.

Hala ere, Bike marathon probaren parte-hartzaileren batek, proba erdian, ibilbidez aldatzea erabakitzen badu, hala egin dezake, baina onartu beharko du, agian ez dela izena eman zuen proban, ez gero bidean, hautatutako ibilbidearen sailkapenetan azaltzen.

Eskertzen dizuegu, aldaketa hori egiten baduzue, antolakuntzaren langileei jakinazteko, zuzkiduretan edota helmugan bertan, kontuan izateko.